Archivo » 2010 » septiembre

CHICAGO El musical Donostiara dator abenduan

Chicago web

Datorren abenduaren 1etik 5era Victoria Eugenia Antzokiak Chicago El musical aurkeztuko du Carlos Lozano, Marta Ribera eta María Blanco protagonista dituela. Abenduaren 1 eta 2an, 20:30ean izango da funtzioa, 3 eta 4an, 18:30 eta 22:00ean, eta 5ean, 17:00 eta 20:30ean.

CHICAGO komedia beltzaren eta kartzela-dramaren arteko nahasketa da, 20ko hamarkadako gainbehera neurriz kanpokoaren erdian girotua. Roxie Hart eta Velma Kellyren istorioa kontatzen du: amodio-krimenengatik kartzelaratutako bi emakume, Billy Flynn abokatu famatuaren laguntza irabazteko borrokan dabiltzanak. Abokatu horrek prentsa sentsazionalista erabiltzen du bezeroen askatasuna lortzeko. Elkarren aurka jarriko dira bi emakumeak, fama kosta ahala kosta lortzeko.

Musikalerako sarrerak gaurtik aurrera, irailak 1, egongo dira salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean) hurrengo prezioetan:

Abenduak 1, 2 eta 5 (20:30) = 45€, 35€, 30€

Abenduak 3, 4 eta 5 (17:00) = 49€, 42€, 35€

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.