Archivo » 2010 » septiembre

2010-11 ikastaroak aurkeztu dira

ikast10-11.indd

Gaur goizean aurkeztu da Donostia Kulturak 2010-11 ikasturterako antolatu duen ikastaroen eskaintza. Guztira 353 ikastaro eskainiko dira Donostiako Kultur Etxeetan. Matrikulazioa irailaren 6tik 17ra burutuko da. Izen-ematea Kultur Etxeetan bertan edota internetez, webgune honetan bertan, egin ahal izango da.

Aurtengo nobedade nagusia egile-ikastaroen eskaintza da. Ikastaro mota honekin, Donostia Kulturak eskarmentu handiko profesionalen eskutik sakontze-ikastaro bereziak eskaini nahi izan du. Besteak beste, Luisa Etxenike idazlea, Jesus Torquemada nazioarteko analista edota Michel Gaztambide, Jon Barco eta Jorge Gil gidoigileek hartuko dute parte.

Ikastaroak haur, gazte eta helduei zuzenduta daude eta urriaren erdi aldera hasiko dira.

Ikastaroei buruzko dossierra webgune honetako dosierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.