Archivo » 2010 » agosto
Asteko agenda: abuztuak 9-16
lunes 09 de agosto de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Aste Nagusia hasiko da 14an; Sexos, Arte eta Trampa mortal (udako antzerkia), besteak beste.
La agenda del 9 al 16 de agosto. Este apunte en castellano.
Aste honetan hiru antzezlan izango ditugu Donostian: abuztuaren 10etik 15era Pentación konpainiaren ekoizpena den Sexos izango dugu Antzoki Zaharrean. Taula gainean Adriana Ozores, Pepón Nieto, Anabel Alonso, Neus Sanz eta Federico Celada aktoreak ikusteko aukera aparta. Bestetik, Enrique San Francisco, Javier Martín eta Enrique Romero hirukoa Victoria Eugenian arituko da Arte antzezlanarekin. Hilaren 16tik 22ra bitartean, berriz, Trampa mortal prestatu du Txalo Produkzioak ekoiztetxeak. Paco Valladares eta María Garralón ditu antzezle-zerrendaburu.
Musika Hamabostaldia hasi zen pasa den larunbatean gure hirian. Aste honetan zehar emanaldi ezberdinak ikusteko parada izango dugu Victoria Eugenia Antzokian: Elisabeth Leonskaja pianista abuztuaren 10ean, Smolny Katedraleko Korua hilaren 11n, Allegro vivace abuztuaren 13an. Egun horretan bertan, Club aretoan, Taun Taun taldearen Batuta, bost urtetik gorako haurrentzako emanaldia.
Datorren larunbatean hasiko da Aste Nagusia, hilaren 14tik 21era bitartean publiko eta gusto guztientzako 327 jarduera eskainiko diguna. Horien artean dago, nola ez bada, Donostiako Su Artifizialen 47. Nazioarteko Lehiaketa, gauero Kontxako Badian jende andana bilduko duen ikuskizuna.
Jai-giroa pizteko musika izango da aldagai nagusietako bat. Musika emanaldien artean jende gehiena bilduko dute Sagueseko kontzertuek: hilaren 14an, Los Planetas; 15ean, Delorean; 16an, The Wailers.
Jarduera guztien berri aukera duzue abuztuaren 9tik 16ra bitarteko agendan.
1 comentario
Deja un comentario
Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.


[...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, San Sebastián and Ayto San Sebastián, Donostiako Festak. Donostiako Festak said: Asteko agenda: abuztuak 9-16 de agosto. http://bit.ly/dyAwck + http://bit.ly/9EFYEW [...]