Archivo » 2010 » agosto

Sexos, Adriana Ozores eta Pepón Nietorekin, Antzoki Zaharrean

Datorren abuztuaren 10tik aurrera 15a arte , Antzoki Zaharrak Adriana Ozores, Pepón Nieto eta Anabel Alonso protagonista dituen Sexos komedia eskeiniko du. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira eta  larunbateanabuztuak 14- , funtzio bikoitza egongo da 23:30ean ere.

Xomorro bat, buruargi bat, buztan bat, zakil bat eta nahasmen bat. Xomorroak hazkura, buruargiak burua, buztanak zakila, zakilak alarma, eta nahasmenak nahastu beharreko guztiak nahasten ditu. Maite nahastuta dago eta denekin nahasten da. Eta denek dakite Cristina buruargia, azkarra eta hotza dela, eta nekatuta dagoela. Nekatuta Alberto senarra xomorro bat delako, hitz eta pitz baina, egin, gutxi egiten duena. Gutxi egiten du Cristinarekin, baina Cristina ez den norbaitekin egin nahi du. Martin bezala izan nahi du, Martin buztantzar, zakil handiena duena, beti horretan, jo eta jo ari dena…

Sarrerak (24, 20 euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.