Archivo » 2010 » agosto

San Telmo Museoari buruzko erakusketa Kutxaren Boulevard aretoetan

San Telmo Museoa: zatoz ezagutzera / ven a conocerlo

Gaur, abuztuak 6, arratsaldeko 20:00etan, inauguratuko da San Telmo Museoa: zatoz ezagutzera erakusketa. Kutxaren Boulevard aretoetan aurkezten den erakusketa honek San Telmo Museoaren berrikuntza proiektua eta prozesua azaltzen ditu, eta baita nolakoa da 2011n berriro ateak irekiko dituen museoa, Euskal Gizartearen eta Herritarren museo gisa. Aretoen egitura baliatuz -hiru solairuetan banatua- erakusketaren edukiak ere horrela antolatu dira bisitariak berritze prozesua ondo jarraitu ahal izateko.

Behe solairuan mendea betea duen museo honen historiari errepasoa egiten zaio: bildumak, museoan burututako ekitaldiak, erakusketak, jarduerak, bilakaera eta azkenik, berritzeko beharra eta lehen proiektuak.

Zero solairuan Nieto Sobejano arkitektura estudioaren proiektua azaltzen da, eta eskuhartzearen gakoak: eraikin historikoaren zaharberritzea eta errekuperazioa, museoaren zabaltzea eraikin berriaren bitartez, bere fatxada berezia eta museoko barne espazioen antolaketa.

Lehen solairuan, San Telmo berria zertan datzan azaltzen da, bai eta definizio horretara iristeko egin den lan prozesua: diskurtsoaren eraketa adituen laguntzaz, erakusketa iraunkorra, erakundearen ondare eta kultura proiektua, bere helburuak eta asmoak. Erakusketaren solairu honetan, gainera, museoaren publikoak zeintzuk izango diren azaltzen da, eta horrekin batera bere burua bertan islatua aurkitzen ez duen edozein pertsonak bere ekarpena egiteko aukera dago, publiko espektro hori aberastuz.

Ordutegia, egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00, eta sarrera dohainik.

Informazio gehiago Kutxaren webgunean eta San Telmo Museoaren webgunean.

Dossierraren lotura zuzena: San Telmo Museoari buruzko erakusketa (pdf).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.