Archivo » 2010 » agosto
2010eko Aste Nagusia aurkeztu da gaur goizean Donostian
jueves 05 de agosto de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Gaur goizean aurkeztu da Donostiako kaian 2010eko Aste Nagusia, gure hirian ospatuko dena abuztuaren 14tik 21era. Hau da, larunbatetik larunbatera, jaien eskaintzan bi asteburu integratuz.
Azken orduan, arrazoi pertsonalak direla medio, Edurne Pasaban mendizaleak ezin izango du abuztuaren 14ko kanoikadan egon. Datorren astean zehar jakinaraziko dugu nork emango dion hasiera Aste Nagusiari.
Esan bezala, abuztuaren 14ko arratsaldeko 19:00etan hasiko da Aste Nagusia Udaletxeko terrazan lehertuko den kanoikadarekin. Hala ere, 18:20etik aurrera Jammu, Mc Jearas Band eta Joselontxos taldeek hiriko toki ezberdinetan barrena arituko dira jendea Alderdi Ederrera hurbiltzeko enkarguarekin. Kanoikadaren ondoren, berriz, Gertrudis rumba taldea Boulevardean arituko da.
Jai giroko jarduerak izango ditugu Alderdi Ederren, Gipuzkoa plazan, Koldo Mitxelenan, Boulevardean, Easo plazan, Trinidate plazan, Konstituzio plazan, Paseo Berrian, Kursaalean, Saguesen, Araba parkean, Zurriolako hondartzan, Benta Berriko kirolgunean, Monseko Kiroldegian, Zuloaga plazan… Guztira, 327 jarduera daude programan, Donostia Kulturak zuzenean edo laguntzaileekin batera antolatuak. Horietaz gain, Musika Hamabostaldia, Donostiako Hipodromoa, Loiolako Hipika, Illumbeko zezenak… Azken finean, gustu eta adin guztietarako jardueraz beteriko astea.
Informazio gehiago:
1 comentario
Deja un comentario
Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.



[...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, liakxy. liakxy said: RT @donostiakultura: 2010eko Aste Nagusia aurkeztu da gaur goizean Donostian #astenagusia #donostia http://bit.ly/9IobcN [...]