Archivo » 2010 » agosto

100m2, María Luisa Merlo eta Miriam Díaz – Arocarekin, Antzoki Zaharrean

Bihartik aurrera eta datorren igandera arte, María Luisa Merlo, Miriam Díaz – Aroca eta Jorge Roelas 100m2 protagonista dituen antzezlana eskeiniko du Antzoki Zaharrak. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira eta larunbatean, irailak 4 , funtzio bikoitza egongo da 22:30ean ere.

Etxe-agentziakoak Sarari eskaini dion etxebizitzak neskak nahi dituen guztiak ditu: merkea eta argia da, eta ikusmira ederra du mendialdera. “Akasño” bat besterik ez du: etxebizitzaren jabea, hiltzear bada ere, bertan biziko da hil arte. Lolari bihotzeko ebakuntza egin diote, eta ez du askorik iraungo, batez ere egunean tabako-paketea erretzen eta harrapatzen duen guztia edaten jarraitzen badu. Sarak etxebizitza erostea eta itxarotea erabaki du…

Sarrerak (24, 20 euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.