Archivo » 2010 » agosto

Jose Zugastiren eskultura bat Donostiako unibertsitate-eremuan

Formaren garapena / Desarrollo de la forma, José Zugasti

Jose Zugastiren Formaren garapena eskultura Donostiako hiriko ondare artistikoaren parte izango da hemendik aurrera: brontzezko artelana 5,10 m luze eta 3,40 m zabal da, eta 2,10 m goratzen da lurretik. Kutxa bildumakoa, lagapenean utzi zaio Donostiako Udalari.

Formaren garapena ikusgai egon zen 2009an kubo-kutxa aretoak antolatu zuen Ciria/Zugasti erakusketan. Eskultura Enpresa Zientzien Eskola ondoko lorategietan ezarri dute, Tolosa hiribidetik hurbil, Donostiako unibertsitate-eremuan. Inaugurazio ofiziala gaur goizean egin da eta ekitaldian izan dira Jose Zugasti bera, Carlos Ruiz, Kutxako Gizarte eta Komunikazio Arloko zuzendaria, eta Denis Itxaso, Kultura eta Gazteria zinegotzia.

Ruiz, Itxaso eta ZugastiJose Zugasti Eibarren jaio zen 1952an eta Madrilgo San Fernando Arte Ederretako fakultatean ikasi zuen. Hainbat hiritan ikus daitezke haren obrak: Murtzian, Palman, Bilbon… Arkitektura-proiektu batzuetan aritu da lankidetzan eta hainbat erakusketatan parte hartu du, bakarkakoak nahiz kolektiboak. Zugastiren obrak bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuetan daude gaur egun.

Informazio gehiago Kutxaren webgunean.


1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura and Ayto San Sebastián, San Sebastián. San Sebastián said: RT @donostiakultura Jose Zugastiren eskultura bat Donostiako unibertsitate-eremuan http://bit.ly/9WuZYP [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.