Archivo » 2010 » agosto

Aste Nagusiko III. Marmitako Lehiaketan parte hartzeko izenematea zabaldu da

2009ko Marmitako lehiaketaren txapeldunak

Donostia Kultura-Festak erakundeak eta Radio San Sebastián-Cadena SER emisorak, Gaztelubide Elkartearen laguntzarekin, Aste Nagusiko III. Marmitako lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa abuztuaren 21ean egingo da Portuan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:30era.

Bikoteka eman behar da izena Donostia Kultura-Festak erakundearen bulegoan (Konstituzio plaza, 1 / 943 481168 / donostiakofestak [a bildua] donostia.org].

Epea 21 bikotek izena ematerakoan itxiko da. Beranduenez, 2010eko abuztuaren 6an.

Oinarriak donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean dituzue.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.