Archivo » 2010 » agosto

Pedro Usabiaga da 2010eko Donostiako Estropadetako kartelaren egilea

Donostiako Estropadak 2010

Gaur goizean aurkeztu da iraileko lehen bi asteetan jokatuko diren Donostiako Estropadetako kartela, Kontxako Bandera emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan. Irudiaren egilea Pedro Usabiaga argazkilari donostiarra da.

Argazkia errekuperatu da, 2002tik ez baitzen argazkirik erabiltzen kartela egiteko orduan. Urte horretan arraun baten argazkia erabili zen. Gure datuak okerrak ez badira, behin bakarrik agertu da arraunlari bat kartelaren irudi nagusi gisa. 1930 urteko estropadak iragartzeko Aurelio Arteta margolariak eginikoan (pastela, gouache eta akuarela).

Pedro Usabiagak esan du, arraunlari askorekin hitz egin ondoren, garaipenari buruzko kartela egitea erabaki zuela. Horretarako arraunlari bat erabili du arraunlari guztien ordezkari gisa. Txuri-beltzean eginikoa da eta bertan Donostia ageri da, Usabiagarentzat hiri hau grisa baita (euriagatik). Argazkilaria oso pozik agertu da emaitzarekin.

Modelo gisa Ibon Etxeberria arraunlaria ageri da, Orion ibili ondoren, gaur egun Hondarribian ari dena. Argazki-saioa aurtengo apirilean egin zen, Pasealeku Berrian. Horregatik aurten inoiz baino lehenago bordatu behar izan dute Kontxako Bandera.

Kartela donostiakultura.com-eko dossierren atalean duzue.

1 comentario

  1. [...] osoa hemen Aurtego kartekaren argazkia, pedro Usabiaga, [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.