Archivo » 2010 » agosto

Ser o no Ser, Amparo Larrañaga eta José Luis Gilekin, Victoria Eugenia Antzokian

Bihartik aurrera, abuztuak 18,  eta datorren igandera arte, hilak 22, Amparo Larrañaga eta José Luis Gil protagonista dituen Ser o no Ser antzezlana eskeiniko du Victoria Eugenia Antzokiak. Emanaldiak egunero 8etan izango dira eta ostiralean eta larunbatean, abuztuak 20 eta 22, funtzio bikoitza egingo da 23:30ean ere.

Ernest Lubitshchen izen bereko filma oinarri duen Ser o no ser antzezlanak armada naziak Polonia inbaditu zuenean antzerki-konpainia batek zuen bizimodu goraberatsua kontatzen du. Antzerkian jardun nahi dute, baina, ia “nahi gabe”, erresistentziako kide bihurtzen dira, eta misio arriskutsu bat egin beharko dute, beren arte-trebetasun guztiak jokoan jarriz. 

Sarrerak (26, 22, 18 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.