Archivo » 2010 » agosto

Festak: Sagüeseko kontzertuetako backstage-ra sartzeko gonbidapenak

2010eko Donostiako Aste Nagusia / Semana Grande de San Sebastián 2010

Gaur goizean publiko egin dugun bezala, abuztuaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Borja Cobeaga, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Pablo Malo eta Ione Hernández zinema zuzendariek emango diote hasiera Aste Nagusiari. Donostia Kulturako Festen unitateak 327 ekitaldiz osaturiko egitarau erakargarria prestatu du, publiko eta gustu guztientzat iritsi asmoz. Honen bidez Aste Nagusian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Jende gehiena bilduko duten jardueren artean, Su Arfizialez gain, Sagueseko kontzertuak ditugu. Aurten bost gonbidapen bikoitz ditugu emanaldiak bukatu ondoren backstage-ra sartu ahal izateko. Ekimen hau Donostia Kulturako bazkideei zuzendua dago soilik eta interesatuek 943 481150 telefono zenbakira deitu beharko dute ostiral goizean, abuztuak 13, 10:00etatik 13:00etara. Toki libreak egonez gero, astelehenean, hilak 16, jarraituko genuke aipatu ordutegian. Gonbidapenak kronologikoki banatuko dira, hau da, deien hurrenkera errespetatuz.

Hauek dira Saguesen arituko diren artistak. Emanaldi guztiak gaueko 23:45ean hasiko dira.

Los Planetas, abuztuak 14.

Delorean, abuztuak 15.

The Wailers, abuztuak 16.

Los Suaves, abuztuak 17.

Maldita Nerea, abuztuak 18.

Betagarri, abuztuak 19.

Loquillo, abuztuak 20.

Kiko Veneno, abuztuak 21.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, Donostiako Festak. Donostiako Festak said: [Albistea] Festak: Sagüeseko kontzertuetako backstage-ra sartzeko gonbidapenak: Gaur goizean publiko egin dugun b… http://bit.ly/clp0YM [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.