Archivo » 2010 » julio
Marcos Giralt Torrentek Tiempo de vida liburua aurkeztu du Donostiako XXXV. Liburu eta Disko Azokan
miércoles 07 de julio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Eguerdian aurkeztu du Marcos Giralt Torrente idazleak, Asier Muniategiren laguntzarekin, Tiempo de vida liburua Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).
Marcos Giralt Torrentek “gai unibertsala jorratzen du barru-barruko kontakizun honetan: aitaren heriotza. Aitarekin zuen harremana berreraikitzen du, berarekin pasatako denbora, harritzeko moduko fideltasunez. Ez ditu itzalguneak baztertzen, baina ez du haiekin jolasten”.
El País egunkarian argiratutako elkarrizketaren sarreratxoan Nuria Barriosek dioen bezala, idazleak “aita akabatu berri zuen Los seres felices nobelan, aitak (Juan Giralt pintoreak) gaixo zegoela esateko hots egin zionean. Hildakoa aita literarioa zen, fikziozkoa, berea izan zitekeen edo beste norbaitena. Hezur-haragizkoaren ahotsak idazlea paralizatu eta semea ikaratu egin zituen”.
Informazio gehiago: Tiempo de vida liburua Anagrama argitaletxearen webgunean.

