Archivo » 2010 » julio
Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 47. Lehiaketa aurkeztu da
martes 27 de julio de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Gaur goizean aurkeztu da Donostian abuztuaren 14tik 20ra bitartean egingo den Su Artifizialen Nazioarteko 47. Lehiaketa, baita abuztuaren 21ean eskainiko den ikuskizun piromusikala ere. Lehiaketaren babeslea Euskaltel enpresa da eta Diario Vasco egunkariaren laguntza du. Hona hemen kartela eta dossierra.
Aurtengo edizioaren irudia María Aztiriak egin du. Bilbon bizi den urretxuar honek kartel alaia, jai-girotsua eta kolorista egin du. Kartelaren kontzeptua koloreetako leherketa da, borobil ezberdinen gainjartze jokuaren bitartez argi eta kontrasteen efektua lortuz.
Zazpi piroteknia lehiatuko dira, lau espainiar eta hiru atzerritar.
Hauek dira espainiarrak:
Pirotecnia Tunis (Valentzia), abuztuaren 14an
Pirotecnia Valecea (Araba), abuztuaren 16an
Pirotecnia Pablo (Asturias), abuztuaren 17an
Pirotecnia Peñarroja (Castelló), abuztuaren 19an
Eta hauek atzerritarrak:
Feuerweke Jost (Austria), abuztuaren 15ean
Bruscella Bartolomeo & F. lli (Italia), abuztuaren 18an
Panda Fireworks (Txina), abuztuaren 20an
Pirotecnia Peñarroja konpainiak parte hartuko du 2009ko garaile gisa.
Larunbatean, abuztuaren 21ean, sari-emate ekitaldia gauzatuko da. Ondoren, lehiaketaz kanpo, Pirotecnia Ricasa (Ricardo Caballer) konpainiak Aste Nagusiari amaiera emango dion ikuskizun piromusikala egingo du.
Aipatu piroteknia honen kurrikuluma bikaina da, munduan barna aritu baita hainbat ikuskizun eskainiz (Toronto, Quebec, Vancouver eta Montrealgo jaialdietan, Japoniako Disney Parkea –azken zortzi urteetan- eta Espainiako toki ezberdinetan –adibidez, Santiagon eta Suecan-). Gure lehiaketan hainbat Urrezko Maskor lortu ditu, gainera.
Hiru epaimahai ezberdin egongo dira
9 lagunek osatuko dute epaimahai ofiziala:
Denis Itxaso, Donostiako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzia
Iñaki Agirregomoskorta, Euskaltel konpainiaren ordezkaria
Rafael Aguirre, idazlea eta Kultur eta Turismo Ekintzetxeko zuzendari ohia
Zehaztu gabe, Epaimahai Gazteko kide ohi bat
Izaskun Astondoa, Bizkaiko piroteknikaria
Enrique Erentxun
Maude Furtado, Kanadako piroteknikaria
Juana Maria Gallastegi, argazkilaria
Juan Carlos López, kazetaria
María Jesús Torres, Donostia Kultura-Festetako zuzendari teknikoa arituko da idazkari lanetan.
Epaimahaiaren betebeharra da Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko maskorrak ematea. Sari bakoitzak, gainera, 7.000, 5.250 eta 3.500 euroko diru-ordaina dauka, hurrenez hurren.
Bigarrena Epaimahai Gaztea da, Euskaltel Gazte Epaimahaia Saria emateko ardura duena. Epaimahaikide gisa parte hartu nahi dutenek (16 eta 22 urte bitarteko gazteek) abuztuaren 3ra arte izena eman dezakete Donostia Kulturako Festen unitatearen bulegoetan: Konstituzio plaza, 1 (943 481168).
Hirugarrena Herri Epaimahaia da. Su artifizialak ikusten dituen publikoak osatzen du epaimahai hau. Nahi duen orok, bide ezberdinak erabil ditzake botoa emateko: 5870 telefono zenbakira SMSa bidaliz; Euskaltel konpainiak jarriko duen autobuseko ordenagailuetan (Internet bidez); Euskaltel konpainiaren kupoiak edota El Diario Vasco egunkarian agertuko diren kupoiak betez.
1 comentario
Deja un comentario
Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.



[...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, San Sebastián and Ayto San Sebastián, Donostiako Festak. Donostiako Festak said: Su Artifizialen Nazioarteko 47. lehiaketa aurkeztu da gaur goizean #astenagusia #donostia http://ow.ly/2h3JX [...]