Archivo » 2010 » julio
Mamma Mia! musikalaren azkeneko emanaldiak Donostian ostegunetik aurrera
lunes 26 de julio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren uztailaren 29tik abuztuaren 1era, Kursaaleko Auditorioak Nina protagonista duen Mamma Mia! musikala hartuko du. Musikalaren birako azken emanaldiak hurrengo orduetan izango dira: 20:ooetan uztailaren 29an, 18:30 eta 22:30ean uztailaren 30 eta 31ean, eta 17:00 eta 21:00etan abuztuaren 1ean.
ABBAren abestietan oinarritua, familia eta adiskidetasunari buruzko istorio hau Greziako irla paradisiar batean gertatzen da. Bere ezkontzaren aurreko egunean, alaba aitaren bila hasiko da. Duela 20 urte irla horretan bere amarekin erlazioa izan zuten hiru gizon elkartuko ditu.
Sarrerak (55€,50€,45€,40€,35€,30€ euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

