Archivo » 2010 » julio

Donostiako Dantza Sueltoko txapelketan parte hartzeko epea zabalik

Dantza Sueltoan

Gaurtik aurrera zabalik dago epea Donostiako Dantza Sueltoko txapelketan izena emateko. Lehiaketa datorren irailaren 5ean egingo da Konstituzio plazan, arratsaldeko 18:00etan, eta Euskal Jaien egitarauaren barruan programatu dugu. Donostia Kultura (Festak) da antolatzailea, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Kutxaren laguntzarekin.

Lehiaketa bikoteka egingo da. 16 urtez gorako pertsona guztiek parte har dezakete (partaideren bat adin honetara iritsi gabe 14 urte beteak dituzten bikoteak onartuko dira ere).

Izen ematea oinarriak argitaratzen diren egunetik abuztuaren 27ra arte (eguerdiko 13:30ak baino lehen) egin ahal izango da Donostia Kultura Festak-en bulegoetan (Konstituzio plaza 1), telefonoz (943 481168) eta e-mail bidez (donostiako festak [a bildua] donostia.org).

Oinarriak donostiakultura.com/donostiakofestak webgunearen Euskal Jaien atalean daude ikusgai.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, Ayto San Sebastián and San Sebastián, Donostiako Festak. Donostiako Festak said: Donostiako Dantza Sueltoko txapelketan parte hartzeko epea zabalik abuztuaren 27ra arte http://bit.ly/agprS4 #euskaljaiak #donostia [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.