Archivo » 2010 » julio

Asteko agenda: uztailak 26-abuztuak 2

La curva de la felicidad

Mamma mía! eta Brujas (udako antzerkia), Europa o la nave de los locos (Donostia 2016), Nazioarteko XXII. Folklore Jaialdia, besteak beste.

La agenda del 26 de julio al 2 de agosto. Este apunte en castellano.

BrujasUztailaren 29tik abuztuaren 1a bitartean, Nina eta Marta Valverde buru dituen antzezle-zerrendak Mamma mia! eskainiko du Kursaal jauregian. ABBAren abestietan oinarritutako musikalaren zazpi emanaldi izango ditugu. Antzoki Zaharrak, berriz,  Brujas obra eskainiko du uztailaren 30etik abuztuaren 1a bitartean. Gazte garaian, Lara Dibildos, Juncal Rivero, Arancha del Sol, Carla Duval eta Cristina Goyanes barnetegi suitzar batean egondako bost emakume dira. Handik urte batzuetara, gizartean egoera ona lortu dute eta berriro elkartzen dira.

Gainera, Europa o la nave de los locos antzezlana eskainiko du Valentziako Unibertsitatearen Eramus Eszenak Gipuzkoa plazan uztailaren 30ean. Xacobeoaren programazio barruan dagoen ikuskizuna, Donostia 2016aren eskutik dator gure hirira.

Nazioarteko XXII. Folklore Jaialdia ospatuko da uztailaren 31n Loiola auzoan.

Camping RenoveErakusketei dagokionez, Urgulleko Historiaren Etxean dugu Donostiari begira eta Okendo Kultur Etxean Ouka Leele-ren Ezezaguna. Egun hauetan amaituko dira, aldiz, Transerretratuak Egian eta Diseinua Usandizaga. Azken proiektuak Ernest Lluch-en.

Haur agendari dagokionez, hiru jarduera azpimarratuko ditugu: Kiki eta Koko pailazoen emanaldia Easo plazan uztailaren 29an; Txan magoa Loiolako plazan hilaren 30ean eta Camping Renove Trapu Zaharra konpainiaren kale antzerkia jende guztiarentzako Easo plazan uztailaren 31n.

Jarduera guztiak begiratzeko aukera duzue uztailaren 26tik abuztuaren 2ra bitarteko agendan, baita haurrentzako agenda berezituan ere.

2 comentarios

  1. [...] Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra bitarteko agenda. Ohar hau euskaraz. [...]

  2. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura and Ayto San Sebastián, San Sebastián. San Sebastián said: RT @donostiakultura: Asteko agenda semanal: uztailak 26 de julio-abuztuak 2 de agosto. http://bit.ly/b9sNuY + http://bit.ly/af7xNM #donostia [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.