Archivo » 2010 » julio

Donostiako Tokiko Musika Erakustaldiko sailkatutako taldeak

LaMaquinadeHuesos

Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailak antolatzen duen Donostiako Tokiko Musika Erakustaldiko epaimahaiak Rock, Pop eta Beste Joera Batzuk estiloetan nabarmendu diren taldeak hautatu ditu.  Hala, Mantisa eta Krilin sailkatu dira Rock atalean, 15 Grados eta Edición Limitada Pop atalean eta Fairlight eta Iñigo Pro & Fran. C Beste Joera Batzuk atalean.

Sailkatutako taldeek telonero gisa jardungo dute Donostia Kulturak edo Kursaal Fundazioak Aste Nagusian, edo Victoria Eugenia Antzokian, edo Kursaaleko Auditorioan zein Ganbera Aretoan programatzen duten kontzerturen batean, 2011ko ekaina baino lehen.

Donostiako Tokiko Musika Erakustaldia Donostiako ikus-entzuleek hirian musikagintzan ari diren taldeen lana ezagutzea eta aintzat hartzea helburua duen egitasmoa da. Erakustaldi honek segida eman dio desagertu berri den Pop Rock Lehiaketaren lanari eta ibilbideari. Hamabost taldek parte hartu dute aurten Rock, Pop eta Beste Joera Batzuk estiloetan; bost talde estilo bakoitzeko. Taldeok Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, Bukowskin eta FNACen eskaini dituzte kontzertuak martxotik ekainera bitartean.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atariko dossierren atalean.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura. Donostia Kultura said: Musika erakustaldia: hautatutako taldeak / Muestra de música local: seleccionados http://mge3ng.xrt.me + http://mju2od.xrt.me Zorionak! [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.