Archivo » 2010 » julio

Asteko agenda: uztailak 12-19

Toni Cantó, Helio Pedregal, Bernabé Rico

El pez gordo (udako antzerkia), Donostiako XXXV. Liburu eta Disko Azoka, Zipotz jaiak: musika klasikoa, besteak beste.

La agenda del 12 al 19 de julio. Este apunte en castellano.

Kirmen UribeUztailaren 15etik 18ra El pez gordo antzezlana ekarriko dute Antzoki Zaharrera Toni Cantó, Helio Pedregal eta Bernabé Rico aktoreek. Gaur, uztailak 12, kontsumoari buruzko hausnarketa bultzatzen duen antzezlana dugu Okendo Kultur Etxean: No te consumas!

Donostiako XXXV. Liburu eta Disko Azoka bigarren astean sartuko da gaur. Hilaren 18ra arte Gipuzkoa plazatik hainbat idazlerekin egoteko aukera izango da. Gainera, bi ekitaldi egingo dira Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo): uztailaren 14an Toti Martinez de Lezea arituko da bere azken liburuari buruz hizketan; 15ean, berriz, Nuevos rumbos de la literatura gaiari helduko diote Suso de Toro eta Kirmen Uribe idazleek. Bi ekitaldiak iluntzeko 19:30etan hasiko dira.

Arkaitz MendozaZipotz jaiak ospatuko dira aste honetan Grosen. Okendo Kultur Etxeak bat egingo du ospakizun horiekin eta 15etik 17ra musika klasikoa eskainiko du. 15ean Mariaren Bihotza Abesbatza; 16an, Arkaitz Mendoza pianista; 17an, Haizea Muñoz eta Ana Belén García.

Erakusketei dagokionez, Urgulleko Historiaren Etxean dugu Donostiari begira, Okendo Kultur Etxean Ouka Leele-ren Ezezaguna, Transerretratuak paratu dugu Gehitu elkartearekin batera Egia Kultur Etxean eta Diseinua Usandizaga. Azken proiektuak izenekoa dago Ernest Lluch-en.

Uda garaian ohikoa bihurtu denez, Urgullek ere eskaintza berezia osatu du.

Haur agendari dagokionez, lau ekitaldi ekarriko ditugu hona: Gari, Montxo eta Joselontxo 15ean eta Deabru Beltzak 18an Groseko Nafarroa Beherea plazan; Kung Fu Panda filma eskainiko da Ernest Lluch-en uztailaren 16an; Los GreenChinchón taldea arituko da Amarako Martzelino Soroa plazan.

Jarduera guztiak begiratzeko aukera duzue uztailaren 12tik 19ra bitarteko agendan, baita haurrentzako agenda berezituan ere.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura, Ayto San Sebastián. Ayto San Sebastián said: RT @donostiakultura: Asteko agenda: uztailak 12-19: udako antzerkia, Donostiako XXXV. Liburu eta Disko Azoka… http://bit.ly/966YBb [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.