Archivo » 2010 » junio

Ekainaren 9an inauguratuko da Skeleton Sea erakusketa Amstel Surfilm Festibal 8aren barruan

SURF-SkeletonSea

Bihar, ekainak 9, inauguratuko da Aquariumen, Amstel Surfilm Festibalaren barruan, Skeleton Sea erakusketa, abuztuaren 29ra arte zabalik egongo dena. Bertan, Skeleton Sea kolektiboaren lana ematen da ezagutzera. Aipatu taldea Luis de Dios Mellada, Xandi Kreuzeder eta João Parrinha-k osatzen dute. Hiru lagun surflari dira, itsasoa maite dute, ingurunea babesten dute eta trebetasun magiko bat dute: eskultura ikusgarri eta poetikoen bidez munduari buruz duten ikuspegiari forma ematea. Artelan paregabeak, ingurumenari buruzko adierazpenak, kontzientzia kolektiboa erakartzekoak; ezaugarri horiek guztiak biltzeko gaitasuna dute pieza horiek.

Proiektua orain dela 6 urte baino gehiago abiatu zuten Azoreetara egindako bidaia batean.  Segur aski, beachbreak galduen bila egindako ibilaldietan barrena topatutako zabor kantitatea ikusteak sortutako harriduraren ondorioz abiatu zuten proiektua.  Honen ondorioz, topatutako objektuak pilatzeari ekin zioten, eta ez ausazko moduan, eskultura zoragarrien gisan baizik; naturaren ezaugarri eta animaliak irudikatzen zituzten pieza horiek. Mezua garbia zen: itsasoa suntsitzen ari gara, eta hori argi eta garbi esaten dizut sortu eta botatzen dugun eta itsasoak berak gure kostaldera itzultzen duen zaborrarekin eraikitako objektu naturalak irudikatzen dituzten artelan hauen bidez.

Argazkiak eta dossierra donostiakultura.com gunearen dossierren atalean duzue.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.