Archivo » 2010 » junio

Asteko agenda: ekainak 7-14

AZ-Surfilm Festibal

Zinema (Amstel Surfilm Festibal), musika (Iagoba Fanlo, Posé-Salvador-Roper Trío, Festibaila), zarzuela (La del manojo de rosas) besteak beste aste honetan Donostian.

La agenda del 7 al 14 de junio. Este apunte en castellano.

Musikari dagokionez, Classic programaren barruan Iagoba Fanlo biolontxelistaren emanaldia dugu ekainaren 8an Victoria Eugenian. Iván Martín pianistarekin batera arituko da. Hilaren 11n, Victoria Eugenia Cluben arituko da Posé-Salvador-Roper hirukotea. Amstel Surfilm Festibaila, zinema jaialdiaren musika aurpegiak, bi gau izango ditu Egiako Gazteszenan 11n eta 12an. Donostiako Tokiko Musika Taldeen Erakustaldia bi emanaldirekin amaituko da: Edición Limitada hilaren 8an, FNACen; Krilin, berriz, hilaren 10ean, Bukowskin. Amaitzeko, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen kurtso bukaerako kontzertua izango dugu 9an Victoria Eugenian ere.

Zineman, berriz, Amstel Surfilm Festibala gauzatuko da gure hirian 9tik 13ra, Antzoki Zaharra egoitza nagusi izango duelarik.

Antzerkiari dagokionez, zarzuela izango da nagusi Victoria Eugenian 12an eta 13an. Izan ere, Sasibill elkarteak taularatuko baitu La del manojo de rosas lana. Gainera, Gazteen Antzerki Topaketek aurrera darraite aste honetan zehar ere. Emakume Ausartak taldeak Central Park West taularatuko du hilaren 12an Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoan.

Literaturaren eremuan, bi literatur solasaldi ditugu. Hilaren 10ean, biak. Ernest Lluch Kultur Etxean Philip Roth idazlearen Mi vida como hombre izango dute hizpide. Loiolan, berriz, Ibon de la Cruz psikologoak dinamizatutakoan, Seducción y poder. Lo que no te enseñaron en la escuela izango da jorratuko duten gaia.

Jarduera gehiago ditugu, baina horiek begiratzeko aukera duzue ekainaren 7tik 14ra bitarteko agendan, baita haurrentzako agenda berezituan ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.