Archivo » 2010 » junio

Ekainarean 6an, Jorge Torregrossaren film laburren emanaldia

Datorren igandean, hilak 6, VISIBLE DONOSTIA 2010. Donostiako I. LGTB Kultura Jaialdia abiatuko da Antzoki Zaharrean, 19:00etatik aurrera. Jaialdia Gehituk eta Donostia Kulturak antolatzen dute eta Alacanteko Jorge Torregrossa zinemagilearen lanaren lan garrantzitsuenak erakutsiko dituzte.

Jorge Torregrossa 1973an jaio zen eta Madrilen eta New Yorkeko Tisch School of Arts eskola ospetsuan egin zituen ikasketak.

Bere film laburrak oso pertsonalak eta asaldatzaileak dira, liluratzeko gaitasun handia dutenak, eta mundu osoan barrena 100 sari baino gehiago jaso dituzte. Une honetan, bere lehen film luzea prestatzen ari da.

Emanaldian ondorengo film laburrak erakutsiko dira: Family Pictures (1998), SaloMe PaMela Me (1998), Desire (1999), Mujeres en un tren (2001), En la cara no (2001, Los diminutos del calvario filmaren barruan), Detesto el sentimentalismo barato (2003), Manchas (2005) eta Verano o Los defectos de Andrés (2006). Halaber, errealizadoreak TVEko Herederos (2007-2008) eta La Señora (2008-2010) telesailetan egindako lanaren aukeraketa izango da ikusgai.

Jaitsi Visible Jaialdiaren prentsa dosierra eta argazkiak

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.