Archivo » 2010 » junio

Uztailaren 1etik aurrera abiatuko da Urgulleko udako eskaintza berezia

Urgulleko liburutegia

Gaur goizean aurkeztu da uztaila eta abuztua bitarteko Urgull mendiko eskaintza. Programa hau ohiko hiru guneetan garatuko da; hots, Natur Txokoa, Liburutegia eta Historiaren Etxea. Uztailaren 1ean hasita, hiru guneak egunero irekita egongo dira eta horretaz gain, astelehenetik ostiralera jarduera berezi bat burutuko da hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan Liburutegian, astearte eta asteazkenetan Natur Txokoan eta ostiraletan Historiaren Etxean, denak arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Aurreko udan bezala, autobus zerbitzua martxan da dagoeneko, 39. zenbakia duen zerbitzua. Salamanka pasealekutik abiatuta Santiagoren Bateriaraino eramango gaituena, martxan da ekainaren hasieraz geroztik eta egunero arituko da uztaila eta abuztuan (abuztuaren 14tik 24ra bitartean salbu). Irailean, berriz ere asteburuetara mugatuko da soilik.

Aurtengo berrikuntza nagusia da Cristina Enea Fundazioak Natur Txokoaren ardura hartu duela.

Bestalde, gogora dezakegu Udako Liburutegiaren ondoan dagoen Damen Bateriako Bolborina, iaz atondu zena, Liburutegiak eskaintzen dituen jarduerak burutzeko erabiliko dela.

Gainera, iazko arrakastaren ondoren, Napoleonen Bolborinean, Motako Gaztelutik gertu dagoena, udan zehar bederatzi kanoiren zaharberritzea egingo dute, hainbat egunetan jendaurrean.

Informazio gehiago duzue San Telmo Museoaren webgunean. Hiruorrikoa eta dossierra, berriz, donostiakultura.com-eko dossierren atalean jarri ditugu.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.