Archivo » 2010 » junio

Protagonistak izatea imajinatzen dugu lehiaketaren film labur irabazleak proiektatuko dira

Hurrengo asteazkenean, ekainak 30, 20:00etatik aurrera Victoria Eugenia Antzokian, Protagonistak izatea imajinatzen dugu Atzegi 2010 Film Laburren eta Bideoklipen Hirugarren Lehiaketako film labur irabazleak proiektatuko ditugu. Aurreko bi edizioetan gertatu zen bezala, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Atzegik, Kutxaren lankidetzaz, emanaldi berezi hau aurkeztuko dute, partehartzaile ugari ere bertan egongo direla.

2010. urte honetan, Atzegik 50 urte bete ditu. 50 urte adimen-ezintasuna daukaten pertsonentzako etorkizun hobea imajinatu dugu eta hala nahi dugu artean ere. Etorkizun hobea imajinatzearekin bat etorriz, Atzegik, Kutxaren lankidetzaz, “Protagonistak izatea imajinatzen dugu”  Film Laburren eta Bideoklipen Hirugarren Lehiaketa antolatu du.

Lan hauetan, adimen-ezintasuna daukaten pertsonen ahalmenak erakutsi nahi dizkiogu gizarteari zinema-arloa baliatuz; bertan, istorio horien aktore izan daitezkeela eta, gainera, haien bizitza errealen protagonista izan nahi dutela erakutsiko digute.

Lehiaketa honetako epaimahaia Jose Luis Rebordinosek, Begoña del Tesok eta Mitxel Lakunzak osatzen dute.

Informazio gehiago duzue donostiakultura.com webguneako dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.