Archivo » 2010 » junio
dFERIA 2010: dantza izango da azken eguneko protagonista nagusia
miércoles 23 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

dFERIAko azken egunean, ekainak 24, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan haurrei zuzenduta dagoen Elirale Konpainiaren Otto dantza ikuskizuna ikusi ahal izango da, bi emanaldietan (11:00+12:30). Ikuskizun honek ingurumena nola bihurtzen dugun erakusten duen bidaia eta 15 minutuko tailerra proposatzen ditu. Bestalde, Asier Zabaletak eta bere konpainiak, Ertza, bere azken proiektua, Urrunetik ametsetan, aurkeztuko dute Lugaritzen (16:30). Proiektua bi zatitan banatzen da eta distantziak banatzen dituen bi hiritatik datozen bi dantzarien lana da: bata Brasilgo Belo Horizontekoa eta bestea Donostiakoa. Bi dira ere Kukai Konpainiaren (SOK)2 sortzeko elkartu diren koreografoak, Jon Maya eta Pantxika Telleria. Ikuskizunak koreografoen ibilbidea islatzen du, zazpi dantzari eta hiru musikarien laguntzarekin. K Produccionesek -Arriaga Antzokiarekin koprodukzioan- 19:30 obra aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian 20:00etan. 19:30ek korrupzio politikoan murgiltzen den istorioa kontatzen du eta Donostiara aktore ezagunen zerrenda luzea ekarriko du. dFERIAren aurtengo edizioarekin bukatzeko, Txalo Produkzioak La huella polizia-istorioa aurkeztuko du Antzoki Zaharrean, 23:00etan.
Informazio gehiago duzue www.dferia.com-en eta victoriaeugenia.com-eko dossierren atalean, Donostia Kulturako arte ezenikoen webgunea.

