Archivo » 2010 » junio
San Juan bezperako ekitaldi ezberdinak ospatuko dira Donostian
martes 22 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Bihar, ekainak 23, San Juan zuhaitzaren bedeinkapena egingo da Konstituzio plazan. Arratsaldeko 19:00etan, Goizaldi dantza taldeko neska-mutilak eta Felix Garitano, San Bizente eta Santa Maria elizetako parrokoa, Lizarraren inguruan kokatuko dira. San Juan zortzikoa dantzatuko du taldeak, duela hamalau urte berreskuratutako dantza, eta, ondoren, zuhaitza bedeinkatuko du parrokoak. Goizaldikoen Gizon dantzaren ondoren, zuhaitzari su emango zaio.
Era berean, Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak ere programa berezia antolatu dute.
Informazio gehiago duzue donostiakultura.com-eko dossierren atalean.

