Archivo » 2010 » junio

Amstel Surfilm Festibalaren balantzea: %18 ikusle gehiago

AZ-Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibalaren 8. edizioak (ekainak 3-4 / 9-13) arrakasta lortu du maila guztietan: programazioa, proposamen berriak, publikoaren parte-hartzea… Azpimarratzekoak dira giro ona, surflari guztiek ekitaldian parte hartzeko erakutsitako gogoa, film laburren lehiaketak izandako harrera ona eta Amstel Surfilm FestiBailaren programazio egokia.

Zinema programazioa: Mundu eta Europa mailako estreinaldiak izan dira; mundu osoko herrialdeetatik etorritako filmen bidez surfaren kultura garaikideari begirada irekia. Generoan begirune handia duten egile askoren parte-hartzea azpimarratu dezakegu: Patrick Trefz, Taylor Steele, Michael Oblowitz, eta jakina, bertakoak ere.

“Olatu garbiak”, surfa eta ingurumena: Skeleton Sea erakusketaren arrakasta itzela; Aquariumean dago abuztuaren 29ra arte. Beste behin ere, ingurumenari buruzko jardunaldiaren aldeko apustua berretsi dugu, eta bertan, gure ingurua errespetatzen saiatzeko artea, zinema eta ideiak aurkeztu ditugu.

Artea: Patrick Trefzen Idiosyncrasies erakusketa uztailaren 7ra arte zabalik egongo da. Egun begirune handienetarikoa duen artistaren argazki ikaragarriak Nocolor Galerian eskuratzeko aukera bikaina dago.

The Surf Film Contest:
Film laburren lehiaketarekin indarrez etorri gara aurten. Horren aldeko apustu garbia egin dugu eta 8.000 € banatu ditugu sarietan!!! 6.000 € film luze onenari, 1.500 film labur onenari. Film laburren on line kanalean gaur egunera arte jada 115.000 film labur ikusi dira!!

Amstel Surfilm FestiBaila: 2 gau sakon: lehenean, reggae, ragga, dancehall Jamaikako erritmo beroak izan ziren ostiral gaueko protagonistak, eta larunbateko 3 kontzertuetan, berriz, festa itzela: Nudo Zurdo, San León eta We Are Standard taldeen bidez energiaz betetako Surfilmaren bukaera festa ezin hobea izan zen!!

IKUSLEAK

1.906 ikuslek parte hartu zuten Antzoki Zaharreko proiekzioetan (12 saio). 781 lagunek Principe Zinemetako 3 saio berezietan parte hartu zuten. 150 pertsona Aquariumean ospatutako Olatu Garbiak Jardunaldiko proiekzioetara bertaratu ziren. Kursaaleko Terrazetako gaueko proiekzioetan 950 parte-hartzaile izan ziren. Beraz, guztira 3.787 ikuslek parte hartu dute Surfilm Festibalaren zinema proiekzioetan (2009an 2.559 ikusle izan ziren).

Gazteszenako (Egiako Kultur Etxea) bi kontzertu-gauetan (Surfilm Festibaila) 1.390 ikusle izan ziren.

Aquariumeko Skeleton Sea erakusketara 600 pertsona bertaratu ziren ekainaren 13ra arte.

Nocolor Galerian kokatutako Idiosyncrasies erakusketara 200 lagun hurbildu ziren.

Noventa Grados galerian kokatutako Keep A Breast – “Save Our Sisters” erakusketan 150 lagun izan ziren.

Zurriola hondartzako Surfari bi saioetan 150 lagunek parte hartu zuen.

Hau da, guztira 6.277 ikuslek parte hartu zuten Amstel Surfilm Festibalaren zortzigarren edizioan. Iaz 5.300 lagun izan ziren, eta beraz, guztizko ikusle kopurua % 18 igo da.

OIHARTZUN MEDIATIKOA

Amstel Surfilm Festibalak oihartzun handia izan du tokiko prentsan. Idatzizko hedabideetan, irratietan eta tokiko telebistetan (ETB1, ETB2, ETB3) eta TVE1, ANTENA 3 eta TELE5 bezalako kate nazionaletan albisteak kaleratu dira. Halaber, El Diario Vasco egunkariak Amstel Surfilm Festibalari buruzko gehigarri berezia kaleratu zuen.

Surfarekin espezializatutako hedabideek arreta berezia jarri diote, esaterako, Surfer’s Journal surfari buruzko aldizkari ospetsuenak eta 3sesenta, Cutback, Staf Magazine edo VICE magazine aldizkariek.

ONDORIOAK

Amstel Surfilm Festibal % 100 surfari buruzko jaialdia da, surflariek surflarientzat egina, baina jakin-mina duen edonori irekia. Programazio serioa, aurreratua eta ingurumenarekiko konpromiso handia duena du.

Gure lehiaketaren 8. edizioarekin, surf zinemaren jaialdi zaharrenean, anbizio gehien duenean eta jendetsuenean bilakatu gara. Kalitatezko programazioaren, proposamen eta kokapen aniztasunaren, eta bereziki, konpromiso handiaren eta publikoarekiko harremanaren arteko nahasketa ezin hobea da. Lagun, zale eta laguntzaileen sarearekin harro gaude, horiek baitira jaialdi herrikoi eta ganberro honen nortasuna benetan eraikitzen ari direnak.

Erakunde, babesle, laguntzaile eta hedabide guztiei beren lankidetza eta lana eskertu behar diegu. Guztien ahaleginari esker, Amstel Surfilm Festibal paregabea da!!

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.