Archivo » 2010 » junio
Amstel Surfilm Festibal 8K, The Ultimate Wave Tahiti, 3D—tan eginiko filmaren Espainiako lehen emanaldia aurkeztuko du bihar
miércoles 02 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

AMSTEL Surfilm Festibal 8k (ekainak 9-13), Quiksilver-ekin lankidetzan, bihar Donostiako Príncipe Zine-aretoetan burutuko den The Ultimate Wave Tahiti- 3D (Featuring Kelly Slater) filmaren proiekzio berezia prestatu du.
Ken Low-ek zuzenduta 3D-tan eginiko dokumentalak, 9 aldiz munduko txapeldun izan den Kelly Slater eta olatu gogorretan espezialista den Raimana Van Bastolaer tahitiarraren ibilerak filmatu ditu planetako olaturik arriskutsuenetako batean, Teahupo’o olatuan, surf egiten saiatzen ari zirela.
Filma Espainian estreinatu ahal izango da proiekzio berezi baten bidez, Príncipe Zinema-aretoekin lankidetzan, bihar, ekainak 3, 20:00etan eta 22:00etan, ofizialki ekainaren 9an hasiko den AMSTEL Surfilm Festibalen zortzigarren ediziorako beroketa-lanak egingo ditu.

