Archivo » 2010 » junio
Ezker eskuma antzezlana taularatuko du Glu Gluk Antzoki Zaharrean ekainaren 19an eta 20ean
viernes 18 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Bihar eta etzi, ekainak 19 eta 20, Antzoki Zaharrean taularatuko du Glu-Glu konpainiak Ezker eskuma ikuskizuna. Emanaldi biak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira.
Esker eskuma umorearen bitartez bi emakumeen istorioak kontatzen dituen antzezlana da, beren bakardadeak eta adiskidetasuna. Bi emakume, Rosa (Loli Astoreka) eta Sara (Libe Aranburu) dira protagonistak. Bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan, eta beren egunerokotasunak dituen arazoekin borrokan. Bi errealitate ezberdin bizi dituzten bi emakumek – bata etxekoandre porrokatu prototipikoa eta bestea, bizitzan interesik ez duen emakume malenkoniatsua- bizi diren solairuagatik batuak. Aizpea Goenagak zuzendua.
Sarrerak (18 eta 15 eurotan) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean). Donostia Kulturako bazkideek % 50eko deskontua dute lehen egunean.
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

