Archivo » 2010 » junio
Ihes ederra liburuari buruz arituko dira egileak ekainaren 21eko solasaldian
jueves 17 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren astelehenean, ekainak 21, literatur solasaldia izango da Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak elkarlanean egindako Ihes Ederra nobela grafikoaren inguruan hitz egingo da bertan. Bi egileek Harkaitz Canoren gidaritzapean egingo den solasaldian parte hartuko dute. Saioa euskara hutsean izango da eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Informazio gehiago, dosierrean.
Datorren irailean, udaldiko atsedenaldiaren ostean, berriro ekingo zaie solasaldiei.

