Archivo » 2010 » junio
Ur Teatroa Donostiara itzuliko da Sueño de una noche de verano lanarekin
miércoles 16 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren ekainaren 26 eta 27an, Victoria Eugenia Antzokiak Ur Teatroa konpainiaren Sueño de una noche de verano ikuskizuna taularatuko du. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira.
Ur Teatroak Sueño de una noche de verano lana eszenaratzen du berriro, 1993an Antzerki Sari Nazionala irabazitakoa. Helena Pimentaren zuzendaritzapean, Shakespeareren komediaren gaur egungo irakurketa egiten du antzezlanak, non maitasuna baita benetako protagonista, bere agerbide desberdinak direla medio.
Segi irakurtzen: Ur Teatroa Donostiara itzuliko da Sueño de una noche de verano lanarekin

