Archivo » 2010 » junio
Udako Arte Eszenikoetako programazioa aurkeztu da
martes 15 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Gaur, Donostia Kulturak udako Arte Eszenikoen programazioa aurkeztu du. Udako antzerkia eta umorea bereiztezinak dira Donostian. Denboraldiz denboraldi, donostiar zein kanpotar ikus-entzuleek hiriko antzokiak bete ohi dituzte bi hilabeteotan, Espainian arrakasta lortu duten ikuskizunak izaten baitira bertan. Antzerkian hamahiru proposamen, zarzuelan bat eta musikaletan beste bat: guztira, 91 emanaldi ditugu aurten. Uztailetik irailera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko agertokiek Arte Eszenikoetako eskaintza freskagarria proposatzen dute.
Komedia da nagusi, komedia hutsa eta bestelakoa: astrakana, vodevila, amodio-kontuena… Denak ere ikus-entzuleei aldi atsegina pasarazteko xedez, baina baita interesatzen zaizkigun eta gure bizitzan eragina duten gaiak jorratzeko ere: maitasuna, leialtasuna, interesa, adiskidantza, sexua, zorionaren bilaketa, denboraren joana… Udako hilabeteotan, autore garrantzitsuen testuak izango ditugu gozabide: Muñoz Seca, Eduardo Galán, Juan Carlos Rubio, Juan Luis Iborra, Santiago Moncada, Yazmina Reza, Eve Enslter, Roger Rueff… Ikuskizunok zuzendari ospetsuek zuzenduak dira: Gabriel Olivares, Manuel Galiana, Juan Carlos Rubio, Tamzin Towsed, Tricicle… eta 100 aktore baino gehiagok parte hartzen dute, asko eta asko espainiar antzerkian behinenak. Nortzuk ote aktore gizonezkoak? Honako hauek, besteak beste: Javier Veiga, Enrique San Francisco, Toni Cantó, Paco Valladares, Juanjo Artero, Angel Pardo, José Luis Gil. Eta emakumeak? Honako hauek, besteak beste: Amparo Larrañaga, Nuria González, Juancal Rivero, Arantxa del Sol, Anabel Alonso, Marta Belenguer, Mirian Díaz-Aroca, María Luisa Merlo.
Ikuskizun bakoitzari buruzko informazioa duzue jada prest victoriaeugenia.com webgunean, baita folletoak, eta abar prentsarentzako atalean.

