Archivo » 2010 » junio

Realari harrera egingo zaio gaur arratsaldean Udaletxean

REAL-zaleak

Gaur astelehena, ekainak 14, Realeko jokalariei Udaletxean arratsaldeko 19:00etan egingo zaion harrera-ekitaldia ordubete lehenago hasiko da; arratsaldeko 18:00etan, hain zuzen ere. Alderdi Ederen, txuri urdinen unerik gogoangarrienak botako dituen pantailaren laguntzarekin, Edu Bengoa eta Oihan Vega DJ eta aurkezleek girotuko dute jaia.

Giro ona bermatuta dago, gainera, Mokoka taldearen zuzenekoarekin. Taldea ezaguna egin da Macacoren Movingen bertsio txuri urdina egiteagatik. Youtube sarean jarritako bideoklip umoretsu eta gogoraerraza, toki batetik bestera ibili da facebook eta twitter bezalako sare sozialetan. Beraz, dultze-meneoa ziurtatua dugu gaur arratsaldean “urdin, yo soy Txuri Urdin” doinupean.

Une gorena, berriz, jokalariena izango da, hauek Udaletxeko balkoian agertzerakoan. Alkateak eta udal korporazio osoak Udaletxeko eskaileretan hartuko dituzte arratsaldeko 19:00etan jokalariak -Lehen Mailarako igoeraren protagonista nagusiak-. Omenaldi gisa, aurreskua eskainiko zaie.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.