Archivo » 2010 » junio
Pentsamenduaren poesia, Victoria Eugenia Cluben ekainaren 17an
lunes 14 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Imanol Larrinagaren irudia
Ekainaren 17an, arratsaldeko 19:30ean, musikaz lagundutako poesia errezitaldia antolatu dugu Victoria Eugenia Clubean. Pentsamenduaren poesia izenburua duen emanaldian, ondorengo poetek hartuko dute parte: Joan Margarit, Joan Mari Irigoien, Castillo Suarez, Juanra Madariaga, Juanjo Olasagarre eta Karmelo Iribarren. Francisco Herrero biolinistak jarriko du musika.
Sarrera mugatua izango da aretoa bete arte. Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan jaso behar dira ikuskizuna hasi aurretik.
Informazio gehiago duzue, baita poetetako batzuk argitaraturiko manifestua ere, donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean.

