Archivo » 2010 » junio

Asteko agenda: ekainak 14-21

Musikene

Realaren garaipena ospatzeaz gain, aste honetan Donostian: antzerkia (Ezker Eskuma, Antzerkia Kalean), musika (Iñaki Salvador, Musikene: Jazza Antzokian), literatura (Pentsamenduaren poesia eta Ihes ederra),  zinea (XXII. Bideoaldia).

La agenda del 14 al 21 de junio. Este apunte en castellano.

Ezker Eskuma

Ezker Eskuma

Antzerkiari dagokionez, Ezker Eskuma lana taularatuko du Glu-Glu taldeak ekainaren 19an eta 20an Antzoki Zaharrean. Antzerkia kalean izeneko programaren barruan, Trapu Zaharrak Camping Renove eskainiko du hilaren 19an Benta Berrin. Bestalde, Gazteen Antzerki Topaketak bukaerara hurbiltzen ari dira (hilaren 30ean da azken emanaldia).

Mikel Laboa eta Iñaki Salvador

Mikel Laboa eta Iñaki Salvador

Musikari dagokionez, Iñaki Salvador pianistak hirugarren, eta azken, kontzertua eskainiko du hilaren 18an Victoria Eugenia Cluben. Kasu honetan, Mikel Laboaren piezak osatuko dute Lilurarik ez emanaldia. Musikene: Jazza Antzokian saioa prestatu du Musikenek Musikaren Eguna ospatzeko. Kontzertua hilaren 21ean izango da Victoria Eugenian.

Zinemaren alorrean, Bideoaldiaren XXII. edizioak ezagutzera emango du hilaren 17an Larrotxene Kultur Etxean ikasturte honetan zehar eginiko lanak eta koprodukzioak . Era berean, Pedra, Peixe, Rio (Itamatatiua) filmaren proiekzio berezia eskainiko da 18an. Bideo-forum alemanak Emmas Glück filma ekarriko digu hilaren 18an bertan Okendo Kultur Etxera.

Pentsamenduaren Poesia

Pentsamenduaren Poesia

Literaturan, berriz, Pentsamenduaren poesia, musikaz lagundutako errezitaldia, egingo dute hilaren 17an Victoria Eugenia Cluben ondorengo poeta hauek: Joan Margarit, Juan Mari Irigoien, Castillo Suarez, Juan Ramon Madariaga, Juanjo Olasagarre, Karmelo Iribarren. Bestalde, hilaren 21ean itxiko dute Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak (Ihes ederra) ikasturte honetan San Jeronimo kaleko Liburutegi Nagusiaren Ekitaldi Aretoan egin den euskarazko literatur solasaldia.

Erakusketei dagokionez, ekainaren 18an inauguratuko da Diseinua Usandizaga. Azken proiektuak Ernest Lluch Kultur Etxean. 17an, gainera, Transerretratuak erakusketa zabalduko du Gehitu Elkarteak (Visible LGTB jaialdia) Egia Kultur Etxean.

Era berean, Donejakue jardunaldiak ospatuko dira Okendo Kultur Etxean 14tik 16ra, baita Urgulleko VIII. Kulturarteko Topaketak ere Alde Zaharrean (Guardetxea, Trinitate plaza eta Konstituzio plazan), ekainaren 14tik 20ra bitartean.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Haurren agendari dagokionez, Antzerkia Kalean programaren barruan hilaren 19an Ukelele jaunaren ikuskizuna plazaratuko du Malas Compañías Taldeak Herreran. Egun horretan bertan, Familiak mila kolore ikuskizuna taularatuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Victoria Eugenian. Emanaldia Visible LGTB jaialdiaren barruan dago.

Jarduera gehiago ditugu, baina horiek begiratzeko aukera duzue ekainaren 14tik 21era bitarteko agendan, baita haurrentzako agenda berezituan ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.