Archivo » 2010 » junio
Amstel Surfilm Festibal 8: ekainaren 12ko agenda
viernes 11 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Larunbatean ekainak 12, jarraipena izango du Antzoki Zaharrean Amstel Surfilm Festibalaren 8. edizioak. Hiru saioetan (17:00etan, 19:00etan, 21:00etan) etxeko hainbat ekoizpen ikusteko aukera izango da (Imagine Water, Belharra 23 noviembre 2009), Europa mailako hainbat estreinaldi (Lost Prophets, Modern Collective), baita mundu mailako beste estreinaldi batzuk ere (Plato de sopa fría, Sanheim). Gaueko 22:30etik aurrera, berriz, Egiako Gazteszenan, musikaren txanda izango da: Amstel Surfilm Festibaila.
Donostiakultura.com gunearen dossierren atalean duzue hilaren 12ko agenda. Informazio gehiago duzue ere Amstel Surfilm Festibalaren gunean.
Komunikazioa: 943 481242 – carlos_plaza@donostia.org.

