Archivo » 2010 » junio
Liburutegietan prest dago 2010 Irakurtzeko uda izeneko gida
jueves 10 de junio de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Donostia Kulturaren liburutegietatik, 2010eko uda Irakurtzeko Uda izatean nahi dugu, besteak beste. Helburu horrekin 2010 Irakurtzeko Uda izeneko gida osatu dugu. Bertan, azken hamabi hilabeteetan argitaraturiko liburu aukeratuak agertzen dira. Argitalpenak bi zati ditu: bata haurrei begira egindakoa; bestea, helduei begirakoa:
- Haurrentzako liburuei dagokien partea, 50 libururen iruzkinekin, 25 euskaraz eta 25 gaztelaniaz; liburuak adinen arabera sailkatuta datoz:
0 urtetik aurrera, gure haurtxoteketan izan ohi ditugun liburuak.
6 urtetik aurrera, irakurketa informaleko aldean aurkituko dituzun liburuak.
7-8 urtetik aurrera; bizkarrean eranskin gorri bat dute bereizgarri.
9-10 urtetik aurrera; eranskin berdea dute.
12 urtetik aurrera; eranskin horia.
- Bigarren partea helduentzako multzoa da, 22 liburuko sorta, 11 euskaraz et 11 gaztelaniaz, denak ere kontakizunen generokoak.
Irakurle mota guztietara iritsi nahi izan dugu: liburutegi edo liburu-dendetan sartzen ohituta ez daudenengana, apal artean galtzen direnengana…
Ez dira irakurle “jakintsu”entzako liburuak, jakin-mina dutenentzat baizik, edo denbora-pasarako, familian atsegin hartzeko… Sinetsita gaude beti dela libururen bat irakurle bakoitzarentzat, gustu bakoitzarentzat.
Liburu guztiak eskura daude Donostia Kulturako liburutegietan.

