Archivo » 2010 » junio

Retorno al país de las almas, Jordi Estevaren dokumentala Larrotxenen

Bihar asteazkena, ekainak 2, arratsaldeko 19:30etan, Larrotxene Kultur – Etxeak Retorno al país de las almas Jordi Estevaren azken dokumentala aurkeztuko du. Filme honekin berreskuratzen du komia gizon-emakumeekin eduki zuen harremana eta “El país de las almas” libura inspiratu zuena.

Jordi Estevak honela dio; Retorno al país de las almas hamar urteko  afrikar animismo harreman luze baten ondorioa da, bereziki Boli Kostakoa. 1997an lehenengoz habiatu nintzen herri hara. Hantxe , Jean Marie Addiafi, akan etniako afrikar intelektuala ezagutu nuen. Bere ekimena antzineko afrikar jakinduria ez-dezagertzea da, modernitatea, islam eta kristau sekten hedapenaren eraginez.

Jordi Estevak Boli Kostara egindako bidaiari buruzko dokumentala da. Han, XXI mendean, kobian animista apaiza izateko sarbide-errituak ikusteko aukera izan du. Estrenaldia Euskadin filmea eta geroko solasaldia baliogarriak izango dira, Noraezean, Euskal Herriko Elkarte Geografikoa Donostian aurkezteko.

Noraezean, Euskal Herriko Elkarte Geografikoa, irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Honek jakintza irrika eta izpiritu abenturatzaile, aurkitzaile eta humanista sustatu, nahi ditu jakintzako arlo guztietan gizakiaren ikusmugak zabaltzen eta gizakien arteko topagune bihurtuaz.

Gure helburua gure planetaren ardura da, sensibilizazio eta zabaltze bitartez eta erdigune bezala gizakia eta bere kultura eta aniztasunaren errespetua edukiaz.  Parte hartzen duten pertsonak batzen dituena, munduko herriekiko maitasuna, bidaiatzea, solasaldiak eta muga guztien atzetik dagoenak ikusteko gogo eutsi ezin bat dira.

Noraezean, Euskal Herriko Elkarte Geografikoa, irekita dago bidaiatzen gustatzen zaion guztientzat eta aberastasun kulturarekiko eta ingurunearekiko maitasuna eta jakinahia duen guztientzat.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.