Archivo » 2010 » mayo
El galán fantasma komedia asteburu honetan Antzoki Zaharrean
jueves 06 de mayo de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren aste bukaeran, maiatzaren 7tik 9ra, Calderón de la Barcaren lanean oinarritutako El galán fantasma antzezlana taularatuko da Antzoki Zaharrean. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira.
Katramila eta misteriozko komedia honetan, kapa eta ezpatazko historia umoretsu bat kontatzen da, jazarpenez eta amodioz betea. Saxoniako dukeak, pertsona boteretsu eta ankerra bera, uste du Astolfo hil duela, Juliaz maitemindutako zalduna; baina aitak hiritik kanpoan ezkututatu du.

