Archivo » 2010 » mayo

Asteko agenda: maiatzak 31-ekainak 7

Dantza (Dantzaz konpainiaren Mintzo), antzerkia (Teatro Estudio), zinema (Visible LesGayTransBi jaialdia), literatura (Clara Sánchez Nadal Saria) musika (Cohete + Espanto), besteak beste aste honetan Donostian.

La agenda del 31 de mayo al 7 de junio. Este apunte en castellano.

Dantzari dagokionez, Dantzaz Konpainiak Mintzo lana estreinatuko du ekainaren 5ean Victoria Eugenian.

Antzerkian, berriz, Teatro Estudiok El tiempo y los Conway taularatuko du ekainaren 4ean eta 5ean Antzoki Zaharrean.  Gainera, Gazteen Antzerki Topaketek aurrera darraite aste honetan zehar ere.

DK Literatura programaren jarduera berria antolatu dugu ekainaren 3an. Egun horretan 2010eko Nadal Saria irabazi duen Clara Sánchez idazlea egongo da Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) Lo que esconde tu nombre eleberriaz aritzeko. Aurkezle lanak Beatriz Monrealek egingo ditu. Gogoratu ere 31n Jean Rhys-en Sargazo itsaso zabala da euskarazko solasaldian aukeratutako liburua.

Antzoki Zaharrean abiatuko da ekainaren 6an Visible jaialdia, LesGayTransBi jaialdia.  Ernest Lluch Kultur Etxean, gaur, maiatzak 31, Que el cielo la juzgue izango da bideo-forumean ikusiko duten filma. Egian ekainaren 2an Full Monty da aukeratutakoa.

Musikari dagokionez, Donostia Tokiko Musika Taldeen Erakustaldiaren barruan Underneed taldeak joko du ekainaren 3an Bukowskin. Datorren hilaren 5ean, Cohete eta Espanto taldeak arituko dira Okendo Kultur Etxean, Donostikluba Zirkuitua 2010aren barruan.

Amaitzeko, berriz, ikasturtean zehar kultur etxeetako ikastaroetan ibili direnen lanak erakutsiko dira zentro ezberdinetan. Adibidez, dantza erakustaldia egongo da ekainaren 4an Egian, arratsaldeko 19:00etan.

Hona hemen lotura bat maiatzaren 31tik ekainaren 7ra bitarteko agenda osatzen duten jarduera guztietara.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.