Archivo » 2010 » mayo

Liburu elektronikoen irakurgailuak liburutegietan gaurtik aurrera

Ebook-wikipedia

Maiatzaren 3tik aurrera, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak liburu elektronikoak maileguan hartzeko aukera emango du. Guztira 33 irakurgailu izango dira eta irakurgailu bakoitzak memoria bat izango du, hasieran memoria horretan gaztelaniazko 594 idazlan, euskarazko 69 eta ingelesezko 50 izango dira.

donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean duzue tituluen zerrenda, baita maileguaren araudia bera ere.

Tresna berri hauek Liburutegi Sareko 11 liburutegitan banatuko dira: 13 Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian; hiruna Casares-Tomasene, Ernest Lluch eta Okendo kultur etxeetako liburutegietan; bina Intxaurrondo Berri, Egia, Loiola eta Lugaritz kultur etxeetako liburutegietan; bana Haur Liburutegiko Dokumentaziogunean,  Larratxo liburutegian eta Larrotxene Kultur Etxeko liburutegian.

Banatuko diren irakurgailu elektronikoak hiru eredutakoak dira: iLiad, Cybook eta Papyre.

ILiad ereduaren ezaugarriak: irakurri eta dokumentuak editatzeko aukera ematen du, eta tinta elektronikoaren teknologia erabiltzen du. PDF, Mobipocket, XHTML dokumentuak irakurtzeko aukera ematen du. Espainian Leer-e entrepresak komerzializatzen du.

Cybook Gen3 ereduaren ezaugarriak: tinta elektronikoaren teknologia erabiltzen du. Besteak beste, PDF, HTML, ePUB y Mobipocket formatoetan sortutako dokumentuak irakurtzeko aukera ematen du. Espainian Leer-e entrepresak komerzializatua, iLiadekin batera.

Papyre ereduaren ezaugarriak: tinta elektronikoaren teknologia erabiltzen du. Besteak beste PDF, HTML, EPUB, Mobipocket formatoetan sortutako dokumentuak irakurtzeko aukera ematen du. Granadako Grammata entrepresak kormezializatua.

Irakurgailu hauek memoriadun tarjeta bat dute eta bertan hainbat liburu edo idazlan gorde daitezke. Gure kasuan, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak herri eskupeko liburuak, hau da, egile eskubiderik gabeko idazlanak eskaintzen ditu. Orokorrean, klasikoak, esku liburu orokorrak, gidak,… beti ere egile eskubideak gainditu dituztenak zabalduko dira. Hizkuntzari dagokionez, gaztelaniazko 594, euskarazko 69 eta ingelesezko 50 dira. Ikus gehigarria.

Liburutegi Zerbitzuak izenburuen eskaintza gehitu ahal izango du, beti ere legez onartuak dauden deskargen bidez. Euskararen kasuan, orain eskainiko diren 69 izenburuak Auspoa bildumakoak dira eta bere garaian Euskararen Patronatuak digitalizatu zituenak.

Liburutegi sareko bazkide erabiltzaileek 21 eguneko mailegua egiteko aukera dute, modu horretan euskarri berriak ezagutuko dituztelarik.

Horretaz gain, liburutegian itzuliko dituztenean, galdekizun labur bati erantzutea eskatuko zaie, zerbitzua hobetu ahal izateko.

Liburu elektronikoen zerbitzu berria, eduki digitalen hurbilpen lan ildoaren barnean kokatzen da, hain zuzen, horren eredu ditugu Hemeroteka Digitala eta Liburutegiko albisteak blogean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.