Archivo » 2010 » mayo
Familia, Hezkuntza eta Jolasak ekimena maiatzaren 4tik 8ra
lunes 03 de mayo de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Okendo Kultur Etxean dauden Gazteria eta Aterpetxe Bulegoko Udal Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarearen proiektuko parte diren Groseko Haurtxoko eta Gaztelekuak, “Familia, Hezkuntza eta Jolasak” izeneko ekimena antolatu dute.
Gurasoei, haurrei, gazteei eta hezkuntzarekin zerikusia duten eragileei zuzenduriko ekimena da; helburu nagusia da haurren garapenerako jolastearen garrantziaz kontzientziatzea, eta baita jokoa guraso eta beraien seme-alaben arteko harreman tresna izatearen garrantziaz ere.
2005 urteaz geroztik Groseko Haurtxokoak urtero “Jarri Joko bat Zure Bizitzan” joko eta jostailu erakusketa antolatu du. Helburua helduek merkatuan dauden jostailuak ezagutzea eta erabiltzeko aukera izatea izan da, eta era berean, beraien seme-alabentzako egokienak direnak ezagutzea.
Aurten areago iritsi nahi da eta horretarako ekintzaz beteriko programazioa osatu da. Guztiak Okendo Kultur Etxean izango dira, maiatzaren 4tik 8ra bitartean.
Informazio gehiago Donostia Kulturaren webguneko dossierren atalean.

