Archivo » 2010 » mayo

Asteko agenda: maiatzak 3-10

Hona hemen maiatz hasiera honetan dugun eskaintza: antzerkia (Poltsiko Antzerkia eta El Galán Fantasma), dantza (T Danz), musika (Antton Valverde, Barzin, Mursego, BdBduo), zinema (Serpico), besteak beste.

La agenda del 3 al 10 de mayo. Este apunte en castellano.

Antzerkiari dagokionez, Poltsiko Antzerkiaren jaialdiak 20 emanalditik gora ekarriko ditu Donostiako auzo ezberdinetara maiatzaren 6tik 23ra bitartean. Hilaren 7tik 9ra El galán fantasma antzezlana ikusteko parada izango dugu Antzoki Zaharrean.

Dantzari dagokionez, Junior Ballet-en T. Danz topaketak izango ditugu Egian maiatzaren 8an eta 9an.

Zinema alorrean, berriz, Nosferatu programarekin jarraituko dugu. Honela maiatzaren 5ean Serpico (1973) proiektatuko da Antzoki Zaharrean. Gaur, maiatzak 3, Pasión bajo la niebla filmaz arituko dira Ernest Lluch Kultur Etxeko bideo-forumean.

Musika egitarauari dagokionez eskaintza oparoa dugu aste honetan. Classic programaren zaleek, hitzordu berria dute maiatzaren 5ean Victoria Eugenian BdBduorekin. Gaur, maiatzak 3, Antton Valverde kantautoreak zabalduko du Larrotxeneko Lagunekin Kantari zikloa. Hilaren 10ean, Maddi Oihenart eta Julie Läderach bikotea arituko da bertan.  Barzin eta Mursego taldeen emanaldia dugu Donostikluba Zirkuituan Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal Aretoan hilaren 7an.  Tokiko Taldeen Erakustaldian Edición Limitada (5ean ez, atzeratu egin da ekainera) eta Frida Pipol (7an) taldeek zapalduko dute FNACeko eszenatokia.  45. Heineken Jazzaldiaren Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuan, azkenik, Gregario de Luxe arituko da Altxerrin hilaren 6an.

Literaktum jaialdiaren aurrekari gisa, Ikuspegi goxoak erakusketa ikusgai jarriko da maiatzaren 6an Lugaritzen, Gabrielle Duplantier argazkilariaren eta Bernardo Atxaga idazlearen arteko kolaborazioa. Argazkiaren bidaia hitzaldia emango dute arratsaldeko 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean, hilaren 6an ere, Deborah Metsch eta Begoña Zuberok.

Kontutan hartzekoa da ere Ritxi Lizartza itzultzaile eta zuzentzaileak maiatzaren 4an Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo) emango duen hitzaldia: Hitanoa: Mintza hadi, lagun!

Haur eskaintzari dagokionez, Gar taldeak Arrasto Bluak antzezlana taularatuko du Lugaritzen maiatzaren 8an. Bi saio egongo dira, 17:00etan eta 18:00etan. 18 hilabete eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendutaoa da aipatu lana.

Hona hemen lotura bat maiatzaren 3tik 10era bitarteko agenda osatzen duten jarduera guztietara.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.