Archivo » 2010 » mayo
Aurrera doa Literaktum 2010
jueves 27 de mayo de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Astelehenean eman genion hasiera 2010eko Literaktum jaialdiari. Juan Madrid idazlea aritu zen Okendon. Atzo, berriz, Nicolas Ridoux aritu zen Ernest Lluch Kultur Etxean Deshazkundea izeneko teoria azaltzen.
Gaur, maiatzak 27, arratsaldeko 19:30ean, Andrés Neuman idazleak Literatura eta Errealitatea Latinoamerikan izango du hizpide Altzako Tomasene Kultur Etxean. Aurkezle lanetan jardungo du María Pilar Rodríguez irakasleak.
Bihar, maiatzak 28, berriz, Sormen performance izeneko ekitaldia dago Lugaritz Kultur Etxean (Imanol Larzabal Aretoan). Bertan arituko dira Beñat Achiary abeslaria, Philippe De Ezkurra eta Pierre Vissler musikariekin batera. Ekitaldi hau iluntzeko 20:00etan hasiko da.
Amaitzeko, larunbatean, maiatzak 29, Musika Parkean izeneko ekitaldia antolatu da Benartegi Baserrian eguerdiko 14:00etan. Jarduera hau Pintxos and Blogs ekimeneko lagunekin batera egingo da. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan Poesia Urumea Bazterrean antolatu dugu: José F. A. Oliver, Itxaro Borda eta Lara López poetek poesiak errezitatuko dituzte eta Rafael Berrio musikariak hainbat kanta joko ditu. Eli Tolaretxipi arituko da aurkezle gisa.
Jaialdiari buruzko informazio gehiago duzue Facebook-eko Literaktum orrialdean.
Aipatu egile hauekin elkarrizketaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan (943 481462).

