Archivo » 2010 » mayo

Pedra, peixa, rio proiektatuko da maiatzaren 26an Antzoki Zaharrean

Bihar, asteazkena, maiatzak 26, 20:00etan, Antzoki Zaharrean, Moztu Filmak eta Sonora Estudiosek ekoitzi eta Iban Ayestak zuzendutako Pedra, peixe, rio: Itamatatiua (2009) filma proiektatuko da. Zuzendariak berak aurkeztuko du filma. Sarreraren prezio 3,75 eurokoa da.

Pedra, peixe, rio filma Arianaren istorioaren bidez, galeraren esanahian sakontzen duen film oso pertsonala da. Ariana neskatila brasildarra dugu eta filmean Eloisarekin, abegi hartu duen amarekin, eta Iban Ayesta zuzendariarekin duen harremana islatzen da. Ayesta, aldi batez, herrialdearen iparraldean, Marañao estatuan dagoen Itamatatiua herrixkan, esklaboen ondorengoen komunitatean, bizi izan zen beraiekin.

Hein batean, behaketa, hein batean, alegiazko berreraikuntza eta hein batean, fikzio onirikoa; filmak pertsonaien bizitzak jasoko ditu hiru urtez.

Pedra, peixa, rio filma 2004ko urtarriletik 2006ko martxora bitartean sortu zen, garai hartan, Ayesta Itamatatiua herri brasildarrean izan baitzen ikerketa antropologiko bat egiten.

University College of Londonen Antropologia Doktore, Iban Ayesta, gaur egun, Donostian bizi da. Brasilera egindako bidaia baino lehen, 2000 eta 2003 artean, Ginger, Hilotzaren begietan eta Alabama film laburrak zuzendu zituen. Film luzeetarako hainbat gidoi idatzi ditu 2007tik.

Argazkiak eta informazio gehiago donostiakultura.com-en dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.