Archivo » 2010 » mayo

Amstel Surfilm Festibal 8K, The Ultimate Wave Tahiti, 3D—tan eginiko filmaren Espainiako lehen emanaldia aurkeztuko du

The Ultimate Wave Tahiti (c)

AMSTEL Surfilm Festibalek (ekainak 9-13), Quiksilver-ekin lankidetzan, datorren ekainaren 3an Donostiako Príncipe Zine-aretoetan burutuko den The Ultimate Wave Tahiti- 3D (Featuring Kelly Slater) filmaren proiekzio berezia prestatu du.

Ken Low-ek zuzenduta 3D-tan eginiko dokumentalak, 9 aldiz munduko txapeldun izan den Kelly Slater eta olatu gogorretan espezialista den Raimana Van Bastolaer tahitiarraren ibilerak filmatu ditu planetako olaturik arriskutsuenetako batean, Teahupo’o olatuan, surf egiten saiatzen ari zirela.

Filma Espainian estreinatu ahal izango da proiekzio berezi baten bidez, Príncipe Zinema-aretoekin lankidetzan, ekainaren 3an, osteguna, 20:00etan eta ofizialki ekainaren 9an hasiko den AMSTEL Surfilm Festibalen zortzigarren ediziorako beroketa-lanak egingo ditu.

Sarrerak 5 eurotan (Amstel Surfilm Festibalen abonutik kanpo) daude salgai Kutxa.net sarean eta zinemako leihatiletan.

Hona hemen The Ultimate Wave Tahiti 3D filmaren kartela.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.