Archivo » 2010 » mayo

Euskal Kultur Erakundearekin sinatu du hitzarmena Donostia Kulturak

Denis Itxas eta Pantxoa Etchegoin

Euskal Kultur Erakundeak eta Donostia Kulturak mugaz gaindiko hitzarmena sinatu dute Iparraldeko euskarazko eskaintza kulturalaren ezagutza handiagoa eta eskaintza horren integrazioa Donostia Kulturako programazioan bilatzeko, baita Donostialdean diharduten artistak Iparraldean aritzeko aukera izan dezaten ere.

Hitzarmena, batez ere, kultur alor hauetan gauzatu nahi dugu: ikus-entzunezkoak, musika, antzerkia, literatura, arte plastikoak, bertsolaritza eta interesa sortu dezaken beste edozein. Halaber, garrantzi berezia emango zaio gazteei zuzenduriko eskaintzari.

Hitzarmen honen bidez, ondoko ekimenak landuko dira:

1.- Erakundeen arteko elkarlana eta ezagutza bultzatuko da. Hala Donostia Kulturak arreta berezia eskainiko dio Iparraldean sortzen diren kultur ekimenei. Zentzu honetan, Donostia Kulturako teknikariak Iparraldera joango dira Euskal Kultur Erakundeak gomendatuta, interesgarriak diruditen ekimenak ikustera.

2.- Euskal kulturaren inguruan diharduten Iparraldeko artistei eta eragileei buruz Euskal Kultur Erakundeak daukan katalagoa eta eskaintza Donostia Kulturak kontuan izango du, bere formatu txikiko programazioan txertatzeko.

Zentzu honetan, Donostia Kulturak ez du Iparraldearekiko ziklo berezirik sortzeko asmorik baizik eta Iparraldeko artistak eta taldeak modu arruntean integratzea ohiko programazioan eskaintzak berak sor dezaken interesaren arabera.

3.- Kontratazioari dagokionez, Euskal Kultur Erakundeak bitartekaritza lana egingo du eta hala kontratuak Donostia Kultura eta Euskal Kultur Erakundearen artean egingo dira. Zentzu honetan, euskararen arloari dagokionez, Euskal Kulturaren Erakundea izango da Donostia Kulturarentzat Iparraldeko kultur agentea.

4.- Elkarri kultur eskaintza eta programazioari buruzko informazioa trukatzea. Era honetan, Donostia Kulturak ere Gipuzkoako artistak proposatuko dizkio Euskal Kulturaren Erakundea-ri.

Hitzarmena gauzatzeko eta jarraipena egiteko batzorde bat osatuko da. Batzorde hau Donostia Kultura eta Euskal Kultur Erakundeko teknikariek osatuko dute.

2010. urteari dagokionez, ondoko jarduera hauek lotu dira dagoeneko:

Lankidetza-hitzarmenaren esparruan 2010. urtean hiru ekitaldi lotu dira jada Literaktum jaialdian:

Maiatzaren 6tik ekainaren 4ra bitartean Lugaritz Kultur Etxean paratutako Ikuspegi goxoak / Paisajes íntimos erakusketa, Gabrielle Duplantier argazkilaria eta Bernando Atxaga idazlearen arteko elkarlana.

Maiatzaren 28an, iluntzeko 20:00etan, Lugaritz Kultur Etxean bertan egingo den Sormen performance, Beñat Achiary, Philippe De Ezkurra eta Pierre Vissler.

Maiatzaren 29an, berriz, Poesia Urumea bazterrean jardueran Itxaro Bordak Lara López eta José Oliver poetekin eta Rafael Berrio musikariarekin batera arituko da poesia errezitaldian. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Benartegi Baserrian (Martuteneko kartzelaren atzealdean).

Goian aipatutako artisten argazkiak eta prentsa-oharra donostiakultura.com gunearen dossierren atalean duzue jada.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.