Archivo » 2010 » mayo
Literaktum: aurreratu egin dugu Juan Madriden hitzaldia
miércoles 19 de mayo de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Literaktum, Letren eta Lengoaien jaialdiak, egun bat aurreratuko du bere hasiera. Horrela, Juan Madrid idazlearen hitzaldia maiatzaren 24an izango da. Ekitaldia arratsaldeko 19:30 hasiko da, Okendo Kultur Etxeko Areto Nagusian (Nafarroa hiribidea, 7). Aurkezlea Ruth Pérez de Anucita kazetaria izango da.
Hasiera batean, Juan Madriden prentsaurrekoa aurreikusi dugu astelehenean bertan, goizean. Dena den, hurrengo egunetan zehaztuko dizuegu ordua.
Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu ere Literaktum-ek orrialdea duela Facebook-en. Bertan emango dugu jaialdiaren informazio puntuala.

