Archivo » 2010 » mayo

San Telmo Museoaren Lagun Elkartearen dohaintza berria

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak dohaintza bat egiten dio museoari urtero. Azken urteotan, dohaintza zein izango den erabakitzeko, irizpideetako bat San Telmok adierazitako ildoen barne kokatutako lana izatea izan da, euskal egileen bilduma osatzeko helburuarekin.

2010eko edizioan, San Telmo Museoaren Lagunen Elkartearen ekarpena Nicolás Lekuonaren lan batean gauzatu da. Egile honen ezaugarriak direla eta -gazte hil zen eta ez da maiz izaten bere lana erosteko aukerarik-, museoak lan hau bere Arte Ederretako bildumatan izatearen balorazio oso positiboa egiten du. Kartoi gaineko olio hau, Sin título, 1933. urtean egindakoa, elkarrekin erosi dute museoak eta Lagunen Elkarteak.

Eskuraketa honekin, San Telmo Museoak artista honen lanaren errepresentazioa osatzen du, aurretik bai baikenituen bere beste bi lan, 1935eko taula gaineko pintura eta urte bereko argazki-muntaia.

Bide batez, lan hau museoak izango duen erakusketa iraunkorraren parte izango dela azpimarratu behar dugu, Arte Ederren atalak Euskal Arteari eskainitako aretoan, Uzelay, Urrutia, Olasagasti eta Riberaren lanekin batera.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.