Archivo » 2010 » mayo

Gaur aukeztu da Literaktum 10 jaialdia

Literaktum Letren eta Lengoaien Festaren seigarren edizioa egingo da aurten maiatzaren 25etik 29ra gure hiriko hainbat kultur etxetan.

Egun hauetan Juan Madrid, Johan van der Keuken, Nicolas Ridoux, Andrés Neuman, Jorge Furtado, Beñat Achiary, Philippe De Ezkurra, Pierre Vissler, Gabrielle Duplantier, Bernardo Atxaga, Lara López, José F. A. Oliver, Itxaro Borda eta Rafael Berrio artistak (edo bere lanak) ikusteko aukera egongo da.

Iaz, Donostia: Hitzen hiria goiburua erantsi zen, Literaktum jaialdiak gure hiriak 2016ko kultur hiria izateko egin duen hautagaitzaren ardatz tematikoarekin bat egin duela agerrarazteko. Literaktumen helburua hitzen eta lengoaien jaialdia izatea da, baita urtero Europako hainbat hiriburutara irekita dagoen jaialdia izatea ere.

Aurtengo edizioan, esaterako, hainbat erakunderen lankidetza izango dugu, hala nola Cultura a Mano, Alliance Française, Alemaniako Goëthe Institutua eta Euskal Kultur Erakundea (EKE) izenekoena.

Informazio gehiago: Literaktum jaialdiaren webgunean.

Literaktum jaialdiaren programazioa.

Partehartzaile bakoitzaren biografia.

Argazkiak eta prentsa-oharra.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.